XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Monasterioguren deritzan erriaren fonetik-era dan bezala.

ZUMARRA, Zumarragarena dan lez.

Millaka aurkitu daitezke orrelako jokaerak erriaren eguneroko izkeran.

Baiñan erriak ondo daki, erri oien izenak, egiazko izenak, LUJUA, MONASTERIOGUREN, ZUMARRAGA, dirala.

Ez, LOIUA, MOSTRUN edo ZUMARRA.

CORONELLAS.- Ez dakit zer izan daitekean.

864'garren urtean, Aiala'n eta Mena'n, ez zan euskera besterik itzegiten.

Tamaro apaizak berak, edo ark IX mendean idatzitakoa XII'ean gaizki bir-idazi zuan lumalariak oker emandako euskal-izen bat dugu, naitanaiez, Coronellas au.

KORO, euskal abizena da, eta baditu bera aurrizki daramaten beste batzuk: Korobarrutia, Koroño, eta besteren bat.

KORO, Kerexeta'ren ustez ORO'ren aldakuntza da.

Emen ordea, oztopo-arri gaitzarekin egin dugu topo, oro zer dan iñork ez bait daki.

Oronoz, Orobi, Orokieta, Oroia eta oien antzekoetan, ORO'k ez ote muño esan gura? ORO, Arba'n beintzan muño baten izena da.

An dago Oro'ko Andramari'ren baseliza, eta an dago, keltiarren kera edo estiloko castrum edo gudaterako babestoki bat.

Naparroa'n berriz ORO Gesalaz araneko erriska bat da: gaurko Salinas de Oro'ren auzoa.

Beste batzuetan, KORO, (Korostola, Korostiza, eta orrelako izenetan), GORO-ren aldakuntza dala dirudi.

DESOLIO.- Aiala'n dagoan SOJO'ren lateratutako izena omen da. Ablatibu eran.

Obeto oraindik, nominatibu eran 983'garren urteko larruki batean: DESOLIUM.

Azkeneko dokumentu au, Albelda'ko kartulario edo gutundian aurkiken da.

Desolium au ordea, ez da Araba'ko Sojo, Naparroa'ko Desolio baizik.

Aiala'n bertan, Sojo bat ezeze bada SOJOGUTI bat ere.

GUTI, atzizki ttipigarri edo diminutibua da: GUTTI edo GUTXI bezala.

TXO esan nai dute.

SOJO zer izan daitekean ordea, iñork ez daki.

Lopez Mendizabal'en ustez, OItik dator, eta oi ori, gazteleraz pastizal omen da; euskeraz, larre.

Auskalo gure baserritarrak esateko oitura duten lez.

(SOJO, SOIO = s protetiku edo edergarria + oi + o atzizki toki adierazlea?) Auskalo!.

A! zeiñen bearrezkoa dugun landarizti edo fitologiazko iztegi orokor bat!.

Kerexeta'k Desolio, SOJO'ren aldakuntza dala dio.

Barka bezait nere lagun aundi orrek, baiñan ez nator ortan berekin bat.

DESOXO irakurri bearko litzake Desolio, Sojo'ren aldakuntza izateko, baiñan lumalari zar aiek ez zuten LI X adierazteko erabiltzen, LL adierazteko baizik.

Beraz, Desolio, DESOLLO irakurri ber dugu gaur.

Ortaz, Sojo'rekin baiño aidetasun geiago luke SOLLO edo ZOLLO'rekin gure DESOLIO'k.

Bai ote zan 864'ean izen ortako erriren bat Aiala'n?.

ZOLLO, Igao'ren gaiñean, Bizkai'n dugu.

SOLLO Araba'n abizena da.

DESOLIO D'Esolio (De Esolio) balitz, ESOLIO zer dan jakin bearko genduke.

ESO sarritan aurkitzen dugu euskal-izenetan: Esoain, Esoin, Esola, abizenak dira.

Esoinberria, Berastegi'ko basetxe baten izena, eta Esolaga, Billabona'ko batena.

Araba'n, Elosu'n, bada Esotaoste deritzan mendia.

Esozia berriz, Soraluze'n toki-izen bat.

An dago soraluzetarren zaindari dan Miren Neskutsaren baseliza.

ESO bera, Aragoi'en iparraldean, Naparroa'ko mugatik urbil, mendi baten izena da.

Euskal izenak dirala, ezpairik gabeko gauza da, baiñan ez zaizkit atsegin ematen zaizkien etimologiak, edo itz-erroak.

Lau toki-izen eta Doneen izenak gelditzen zaikigu aztertzeko.

Datorren egunean egingo dugun lana, Jainkoak nai ba'du. Latiegi'tar Bixente.